“Gainera datorkigun lan erreforma hobeto ezagutzeko” hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako LAB sindikatuak. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19.30etan hasita.

Lesakan bildu ziren Jalgi Hadi Garaipenera dinamikako hainbat gazte, eta bertan, apirilaren 6, 7 eta 8an izango den Gazte Martxako egitaraua aurkeztu zuten.
Marxoaren 16an, ostiralez, III. Bertsolati Gazteen Saioa ospatuko da Zestoako Gaztetxean. 22.30etan hasiko da saioa eta txartelak Uztapide eta Koiote tabernetan daude salgai, 5 euroren truke.
Zertanao zestoako gazteen webguneak festa eguna antolatu du martxoaren 2rako. Urtebete inguruko ibilbidea saritu nahi da ospakizun honekin.
2008ko uztailean zumaiako gaztetxe zaharrean identifikatuak izan ziren 10 gazteren aurkako 80.000 €-ko zigor eskaerari erantzunez jarri dute martxan ekimena.
Manifestazioa arratsaldeko 17.30etan abiatuko da Arriagatik. Goizean eztabaida guneak, olinpiadak eta herri bazkaria izango dira. Manifestazioaren ondoren, kale animazioa izango da.
2012 Martxoa 21
“Gainera datorkigun lan erreforma hobeto ezagutzeko” hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako LAB sindikatuak. Hitzaldia kultur etxean izango da, 19.30etan hasita.
2012 Martxoa 20
Ostiral honetan monologo bat eskaintzekoa zen Jon Plazaola urretxuarra. Arazo pertsonalak tarteko, ordea, ekimena bertan behera gelditu dela aurreratu dute Gazte Asanbladako kideek.
2012 Martxoa 14
Apirilaren 6tik 7ra, Saratik Lesakara, egingo den Gazte Martxaren aurkezpena egingo dute ostiral honetan gazte independentistek. Aurkezpena arratsaldeko 19.00etan izango da, gaztetxean.
Bertan, martxaren nondik-norakoak azalduko dituzte, hala nola; egitaraua, bonoen kontua, autobuserako izen-ematea… Apirilaren 8an, Independentistak Sarearen deialdiarekin bat eginez, Iruñean emango zaio amaiera ekimenari.
Info+ jalgihadigaraipenera.com
2012 Martxoa 13
Sortu berrian den zestoako Malder taldea Gaztea Maketa Lehiaketako bigarren fasera pasa da “Euri nintzen” abestiarekin.
Euren alde bozka eman nahi baduzu klikatu hemen. “Euri nintzen” abestian bozkatu botoian klik egin eta behean dagoen formularia bete behar da.